Wild Dance Projet
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Streetgunea
Ordua: 17:00
Wild Dance Project Jonatan Gomezek eta Itxaso Maestrek entrenatutako dantza taldea da.
2015ean sortutako taldea, tokiko lehiaketetan lehiatzeko prest. 2017an talde horretako entrenatzaileek Wild Dance Project izeneko eskola ireki zuten, non talde honek bere prestakuntza eta esperientziak batzen dituen.
Egindako emanaldietan, Got Talent Espainian parte hartzea, EITB1eko Dantzan programaren irabazleak izatea…Ikusi ditzazkegu.
Arima Dantza Eskola
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Jolasgunea
Ordua: 14:00
Arima Dantza Eskolak, dantza bizi modu bezala, sentimendu bezala eta emozioak adierazteko modu bat bezala irakastearen helburua du.
Hainbat dantza mota eskaintzen ditu publiko guztiarentzat, kasu honetan Arima Urban Dance.
Urban dantza, koreografiaz eta musikaz gozatzeaz gain mugimendu askea eta independentea da. Koreografien eta inprobisazio-ariketen bidez, beste diziplina batzuetako ezagutzak lantzen dira, hala nola Hip Hop, Dancehall edo House, baina musika komertzialagoekin.
Dantza Plaza
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Udaletxe plaza
Ordua: 12:00
Euskal kultura sustatzearen helburuarekin, erandioko Trabudu, Goi-Alde eta Uztargi dantza taldeei esker, “Dantza Plaza” sortuko da.
Trabudu Dantzari Taldeak kulturaren eta euskararen inguruan antolatutako ekitaldi guztien aldeko apustu irmoari eusten dio, Erandioren izena gure mugen barruan zein kanpoan ezagutaraziz.
Goi-alde Dantza Taldea José Luis Intxaurbe “Kotxelu” bere anaiarekin batera herriko gazteei dantza irakasten hasi ziren, hortik aurrera, errepertorioa eta dantzari kopurua handitzen joan da.
Amaitzeko, Uztargi Dantza Taldea. Euskal folklorearen eta bereziki bertako dantza herrikoien kontserbazio eta sustapenean dihardu, bere garapenean lagunduz. Beraien grina dantzatzea eta etorkizuneko belaunaldiei maite duten kultura transmititzea da.