1 TARTANGA
Ikastetxea, ekoizpena eta antolakuntzaz arduratzeaz aparte, jaialdiaren erdigunea bilakatzen da, aurkezpen gala jasotzen duelako. Bertan ikasleek jaialdiari hasiera ematen dion ekitaldia sortzen dute, streaming bidez emititzen den galarekin. Galan zehar laguntzaile ezberdinek parte hartzen dute, hitzaldi txikiekin, eta ikasleek ikuskizun labur ezberdinak prestatzen dituzte: musika, bakarrizketak, dantza, etab.
2 UDALETXE PLAZA
Udaletxeko plaza jaialdiaren erdigune bihurtzen da egun hauetan. Izan ere, hor kokatzen da 35 metrotako karpa nagusia. Karpak kontzertuak jasotzen ditu. Bi egunetan zehar, 20:00-02:00 ordutegian, zortzi talde pasatuko dira agertokitik, Ikus-entzunezko proiektuen eta Ikuskizunetako Errealizazioa zikloko ikasleek streaming bidez emitituko duten ikuskizun nagusi honetan.
Egunean zehar, karpan ekintza ezberdinak egoten dira ere. Herriko dantza taldeek Dantza Plazan jaialdia antolatzen dute, non biztanleria gonbidatzen den adituekin batera dantza egitera. Bizkaiko Herri Kirol Federakundeak herri kirolen erakustaldia antolatzen du. Aipatu behar da ere jaialdiak Erandioko Jai Batzordearekin batera, gune honetan txosna bat jarriko dutela.
3 MERKATU ZAHARRA
Merkatu Zaharra kultur eraikinean ikuskizun anitzak prestatzen dira. Antzerkiak izaten dira Merkatu Zaharraren programazioaren bizkarrezurra, Bizkaiko konpainia ezberdinekin elkarlanean. Merkatuaz aparte, Erandioko Ánima Eskolarekin lan egiten da, euren obrak jaialdiaren programazioaren barruan sartuz.
4 STREETGUNEA
Streetgunea deituriko lokalizazioak mota ezberdinetako ekintzak jasotzen ditu.
Graffiti, boxeo erakusketa eta dantzak egongo dira. Honetaz aparte, herriko merkatari elkarte ezberdinekin batera herri-merkatua antolatzen da, merkatariei ere jaialdian modu eraginkorrean parte hartzeko aukera emanez. Merkatuari laguntzeko, egunean zehar chillout tokia ere egongo da.
5 JOLASGUNEA
Txikientzako ere gune bat sortu du jaialdiak, eurek ere bere espazioa izan dezaten. Bi egunetan jolasgunea muntatzen da, aktibitate ezberdinekin: puzgarriak, egur jolasak, buruhandiak, txikientzako makillajea, etab.
6 SAN AGUSTIN PLAZA
San Agustin plazan, tailer ezberdinak eta DJ emanaldiak antolatzen dira. Gainera, aurten eszenatoki txiki bat muntatuko da bertan, ikuskizun hauek jasotzeko, Ikus-entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinua zikloko ikasleen laguntzarekin. Gerturatzen den jendeari ere lekuan jateko aukera ematen zaie, bi foodtruck jartzen bait dira.
7 INFO POINT + BERDINTASUN GUNEA
GURE! Jaialdia danontzat eta bereziki emakumeentzat gune segurua izatea ezinbesteko da. Horregatik, berdintasunezko giro segurua egoteko, gure eskuan dagoen guztia egingo dugu. Denok dugu erantzukizun berezia honetan, eta ezin dugu bizkarra eman. Gure partez, jaialdian zehar Erandioko Babes Zibilarekin elkarlanean arituko gara, beharrezkoa ikusten duen eta behar duten emakumeei gaueko laguntza ematen, akonpainamendu zerbitzua baitago. Horrez gain, jaialdian bertan informazio puntu bat izango dugu Erandioko Udaleko Berdintasun taldearen eskutik. CIFP Tartanga LHII-ko Berdintasun taldeak, bere aldetik, ekintza ezberdinak burutuko ditu jaialdian zehar. Artisten partez ere espero duguna honen parte izatea eta inplikatzea da, guztion esku baitago joera sexisten aurka ateratzea. Beraz, guzti honen partaide izatea eskatzen dizuegu, guztiontzako kezka barik primeran ibiltzeko gune segurua lor dezagun!
8 KOTXE KLASIKOAK
Aipatu behar da aurten ere kotxe klasiko erakusketa egingo dela, 60-70 auto klasiko batuko dira.
9 KALEA
Herriko kaleak ere euren protagonismoa dute egun hauetan. Horretarako, herriko eragile ezberdinekin batera, Erandioko kaleak zeharkatzen dituzten kalejirak antolatzen dira. Kokotean Kolpe taldearekin batera musika kalejira bat egingo da. Herriko Gautxoriak elkartearekin batera buruhandien kalejira bat egiten da ere, jaialdiko gune ezberdinak zeharkatzen dituena.