Akatz
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 00:30
1976. urtean, bost musikarik Jamaikako musika eta Bob Marley inszpirazio giza zeukatelarik, 30 urteko esperientziadun Akatz taldea sortu zuten Bakion. Lau urte geroago, taldea Bilbora joan zen bederatzi eta hamabi taldekidera gora eginez. Urtetan, euskaraz abestu izan dute, orain gaztelera erabiltzen dute gehienbat.
Gaur egun (2018ko elkarrizketie da…), hauek osatzen dute taldea: Alberto Cuelho (baxua), Andrés Navascués (organoak eta pianoak), Aratz Diez (tronboia eta koroak), Borja Goñi (gitarra), Oskar Redondo (saxofoia eta flauta), Oliver Munilla (tronpeta eta eta koroak), Unai Íñkgo Elexpuru (bateria) eta perkusioa eta Unai Quecedo abeslari nagusia.
Hiru musika-genero erabiltzen dituzte inspirazio giza: calypso, ska eta reggaea. Hala ere, rocksteady, jazz, blues, rythm and blues, brasildar musika eta swing estiloak ere autematen dira beraien abestietan.
Moonshine Wagon
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 22:45
Moonshine Wagon 2013an Gasteiz-en sortu zen Euskal Herriko heavy-bluegrass banda bat da, honako hauek osatuta: Goiatz Dutto (biolina, mandolina eta ahotsa) Lander Lourido (gitarra eta ahotsa), David Sánchez (banjoa, biolina, bouzouki eta ahotsa) eta Victor Martin (kontrabaxua).
Beraien energia agortezinagaitik eta hau zuzenekoetan erraz kutsatzeko eragatik dira ezagunak. Etengabe hasten joan den taldea da, 1.000 kontzertu baino gehiago emanez Europa eta Ameriketatik.
Pinpilipussies
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 21:00
Pinpilipussies Raquel eta Anek osatutako duo eusko-katalan bat da. Bi lagunak primeran osatzen dute elkar, bai eszenatoki barruan bai kanpoan, eta beren kantuetan erakusten digute gaitasun handia dutela rock soinu amorratuan barneratzeko.
Rock estiloa jotzen duten talde bat da. Biak ahotsa, gitarra eta bateria dira, gainera, hainbeste bolo partekatu ondoren, haien konposizio-estiloak bat egiten ari dira.
Abestien letrak beraien esperientzia pertsonaletan oinarritzen dira gutxinaka-gutxinaka bien artean partekatutako sentimenduak lotuz gai hauek ukituz: maitasuna, maitasun-harremanak eta maitasun eza.
The Titanians
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 21:00
The Titanians Roots Reggae Iruñako talde bat da, Irati Vergara(ahotsa), Fermín Valls(tronpeta), Pablo Maza(saxofoia), Egoitz Cobo(gitarra), Jon Gómez(teklatua), Yoni Carrillo(baxua) eta Oroel Otalek(bateria) osatuta.
Zero Koma Reggae Bandekin jaio zenaren jarraipena da proiektu hau eta, horregatik, sustrai eta nortasun argiak ditu.
Roots Reggae talde bat izateaz gain, The Titanians osatzen duten pertsona guztiak proiektu musikal ezberdinetan sartuta daude, guztiek komunean duten zerbaitek motibatuta, sustraiek eta kulturak.
J Martina
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 00:30
J Martina Larrabetzu (Bizkaia) eta Barañain (Nafarroa) arteko elektronika eta pop taldea da. 2019an sortu zuten taldea. EP eta bideo bidez aurkeztu izan dituzte euren lanak
Les Testarudes
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 22:45
Les Testarudes bederatzi emakumek osatutako talde bat da, Bartzelonan jaiotako taldea.
Tradizioz gizonak nagusi diren estiloen barruan (ska, rocksteady eta reggae) bere espazioa sortzeko beharretik sortu zen proiektua.
Emakumeen irudia bultzatu nahi dute eszenatokietan, baita ezagutza bultzatu eta espazio bat utzi emakume interprete eta konpositoreei kultura Jamaikarrean.
Txopet
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 20:00
Txopet hiru kidez osatutako Bilboko (Santutxu) gazte talde bat da: Jon Fernandez (gitarra eta ahotsa), Andoni Barinaga-Rementeria (bateria) eta Iñigo Güemez (baxua).
Orokorrean, pop, rock eta elektronikaren nahasketa bizia egiten dute, zuzenekoetan askoz ere zikinagoak bihurtuz. Halaber, autotunearekin eta efektuekin jolastuz, atmosfera eta estilo desberdinak lantzea gustatzen zaie.
Gozzue
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Udaletxeko plaza
Ordua: 20:00
2022an Otxandion sortutako talde bat da. 5 neska gazteez osatuta dago: bateria, teklatua, gitarra, bajoa eta ahotsa.
Hasi berri den talde bat da, nahiz eta urte honetan hainbat kontzertu izan dituzten. Estiloari dagokionez, rock, pop, ska… oraindik ez dira definitu genero bakar batekin, hori dela eta, kontzertuetan bertsio ugari jotzen dituzte. Esperimentatzea eta disfrutatzea da haien zuzenekoen helburua.
Dj Burusoil Killah
Eguna: Otsailak 3
Lekua: San Agustin Plaza
Ordua: 12:00
Dj Burusoil Killah GURE! Jaialdira dator energia eta musika askorekin. Jaialdian gurekin izango den djetako bat.
DJ QuitaPenas Colectiva
Eguna: Otsailak 3
Lekua: San Agustin Plaza
Ordua: 14:00
QuitaPenas Colectiva musika tropikala zabaltzeko proiektua da. Binilo formatuan oinarriturik helburu zehatza du: dantzatu eta gozatzea.
Bere saioek genero ugari nahasten dituzte, hala beste, kumbia, merengea eta reggaetoia, funk, diskoa eta elektronika.
Barzelona, Paris edota Bilboko Aste Nagusian bere trebetazuna erakutsi duen artista izango dugu gure esku artean.
DJ Puñales
Eguna: Otsailak 3
Lekua: San Agustin Plaza
Ordua: 16:00
Puñalesek soinu-unibertso bat garatu du dantza-pistako energia igotzeko, Afrikako eta diasporako erritmo eta soinuen aniztasunetik pasatuz: dancehalletik gqomera, global bass-etik UK funky-ra eta funk kariokatik guaratxa-ra.
Dantza-pista, kalean edo klubean izan, existitzen den esperientzia kolektiborik boteretsuenetako bat bezala ulertzen du.
Octogon, El Crystal, Dabadaba eta Jimmy Jazz aretoetan jo du, Nexo Malito, Autotune edo Barbarie eta Raks jaialdietan ere parte hartu du, 1000gradutan bezalako jaialdietan eta BRAVA, Ms Nina, Flaca, Highkili, Selectyaglossy eta B2BBs bezalako artistekin kabina partekatu du. VUTRON taldeko kidea da, bere sound system propioa duena, eta Bilboklaat Dantzall jaiaren antolatzailea.
DJ KWSK NINJA
Eguna: Otsailak 3
Lekua: San Agustin Plaza
Ordua: 18:00
KWSK NINJA-k Basic Dancehall estilo oso aktiboa erakutsiko digu, bere kabuz egindako musikarekin.
Musika bizkor eta animatu honekin set dibertigarri eta erakargarri bat emango digu.
Artista Urduliztar honek bere Reggaeko sustraiak erakutsiko dizkigu.