Pintakara
Eguna: Otsailak 2 eta 3
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 17:00 eta 18:00
Nataliak haurrentzako makillajea egiten du, pintakara-teknikan espezializatua.
Kalitate handiko material profesionala erabiltzen du, hala nola pintzelak, erregeletak eta gel-a, besteak beste, emaitza perfektua eta segurua ziurtatzeko. Makillaje bakoitza haurrak betidanik izan nahi izan duten pertsonaia bezala senti daitezen pentsatuta egiten du.
Hainbat ekitalditan esperientzia du, hala nola, urtebetetzetan, jaietan, ikastetxeetan, azoketan eta bestelako ospakizunetan. Haurrentzat jaialdia ahaztezina egitera dator!
Egur Jolasak
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 17:00
Aurten ere egur jolasak izango dira GURE! Jaialdian.
Betiko jolasak, egurrezko jolasak… Trebetasuna, oreka eta punteria proban jartzeko jokoak egongo dira. Jolas hauekin, elkar laguntza, partekatzea eta elkarrekin jolasteko aukera izango duzue, disfrutatzeko helburuarekin antolatuta.
Potxin eta Patxin
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 17:00
2002tik hainbat lekuetan antzeztu dute, hala nola, kultur etxeak, frontoiak, ikastetxeak, antzokiak, kirolguneak…
Urtero ikuskizun berri bat eskaintzen dute, gai berriak eta hauek garatzeko elementu ezberdinak erabiliz.
Ikuslea ikuskizunaren parte sentiaraztea, elkarrizketa sortzea eta parte hartzea bultzatzen dute, bai jolas eta dantzaren bitartez, bai gai pedagogiko bat jorratzez.
Potxin eta Patxinen antzerkia ikustera animatzen zaituztegu!
Puzgarriak
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 18:00
Txikiek puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute larunbat arratsaldean.