Humorea

Bakarrizketa
Eguna: Otsailak 06
Lekua: Merkatu Zaharra
Ordua: 19:00
Iraupena: Ordu 1
Publikoa: 12+
Sarrera 0€
Aforoa: 265 pertsona
Umoreak ere hartuko du Merkatu Zaharreko eszenatokia. Bertan, Esti Curiel, Jokin Ansotegi eta Asier Galarza bakarrizketa dibertigarriak eskainiko dituzte, eguneroko egoerei buruz eta publikoarekin harreman zuzena sortuz. Ikuskizuna arina eta atsegina da, publiko guztientzat egokia, barre egiteko eta ondo pasatzeko.
Bingo musikala

Bingo musikala
Eguna: Otsailak 06
Lekua: Merkatu Zaharra
Ordua: 18:00 / 19:00
Iraupena: ordu 1
Publikoa: 12+
Sarrera 0€
Aforoa: 265 pertsona
Bingo Musikala Tartanga LHII ikastetxeko ekoizpeneko lehen mailako ikasleek antolatu duten ekintza da. Jolas honetan, euskarazko abestiak entzungo dira eta parte-hartzaileek kantak ezagutuz osatu beharko dute bingoa sariak irabazi nahi badituzte.
Bideo-podcast

Bideo-podcast
Eguna: Otsailak 06
Lekua: Merkatu Zaharra
Ordua: 17:00 / 18:00
Iraupena : Ordu 1
Publikoa: 12+
Sarrera 0€
Aforoa: 265 pertsona
Erandioko Merkatu Zaharrean egingo den bideo-podcast saio berezia honetan, tonu dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez GURE! jaialdiko musika talde parte-hartzaileak elkarrizketatuko dira.
Zine-Lab

Zine-Lab
Eguna: Otsailak 07
Lekua: Merkatu Zaharra
Ordua: 11:00 / 13:00
Iraupena: Ordu 2
Publikoa: 8 +
Sarrera 0€
Aforoa: 40 pertsona. Lantegi honetan apuntatzeko beharrezkoa da gutxienez heldu bat apuntatzea adingabeko batekin edo adingabeko talde batekin.0€
Zine-Labek irudien mundu magikoan murgiltzera gonbidatzen gaitu, jolasa eta esperimentazioa oinarri hartuta. Haurrek eta helduek elkarrekin sortuko dituzte kolorez, formaz eta mugimenduz betetako irudiak, erretroproiektorea, diapositiba-proiektorea eta zinema analogikoa erabiliz. Lantegia hainbat sorkuntza-gunetan banatuta egongo da, eta taldeak txandaka ibiliko dira gune horietan, gailu bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ezagutuz. Amaieran, sortutako irudi guztiak film-performance kolektibo batean elkartuko dira, esperientzia bisual partekatu eta berezi bat sortuz.
