GURE !

GURE !

Jaialdia 2025 Otsailak 21-22 Erandio

  • GuRE!
  • guneak
  • Programazioa
    • eguneko
    • guneko
  • Informazioa
    • taldeak
    • ikuskizunak
    • merkatua
    • dantza
    • kirolak
    • umeak jolasgunea
    • kale giroa
  • BERRIAK
  • babesleak
  • GURE! BIDEOAK

kale giroa

Musika Eskola

Eguna: Otsailak 21
Lekua: kalean
Ordua: 17:00

Erandioko Musika Eskolak 25 urte baino gehiago daramatza lanean, Altzaga eta Astrabuduan dituen bi egoitzetan gure udalerriko pertsona guztiei musika hurbiltzeko helburu nagusiarekin. 

Ez dituzte instrumentuak bakarrik eskaintzen, baizik eta korua, hari-orkestra, akordeoi orkestra, konboa edo haize-banda bezalako taldeak. 

Urtean zehar hainbat entzunaldi eta kontzertu egiten dituzte (Gabonetako kontzertua, inauterietako kontzertua…) eta udalerriko hainbat elkarterekin parte hartzen dute: Gabon Kanta, Santa Zezilia, GURE, Santa Ageda… bezalako ekintzetan.


Buruhandiak

Eguna: Otsailak 22
Lekua: kalean
Ordua: 12:00

GURE! Jaialdiak adin guztietako jendearentzako dibertsioa eskaintzen duenez, txikientzat zein helduentzat hainbat jarduera egingo dira, adibidez buruhandiak. 

Gautxoriak kultur ekitaldiak antolatzen dituen Erandioko denbora libreko elkartea da. Kultur animazioa, aisialdiaren eta denbora librearen erabilera egokia eta entretenimendua sustatzen ditu, bereziki haurrei eta gazteei zuzendutakoa.

GURE !

Bizita gaitzazue sare sozialetan

  • Instagram
  • Facebook
  • YouTube

JARRI ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

Edozein zalantza argitzeko edo zuen iradokisunak bidaltzeko jarri zaitezte harremanetan gurekin.

HARREMANETARAKO

8:00 / 21:30

Tartanga Kalea 15,
48950 Erandio-Bizkaia

gurejaialdia@gmail.com