Kale giroa

Kalejira ( Musika Eskola )

Lekua: kalean

Erandioko Musika Eskolako ikasleek osatutako triki eta pandero kalejirak Altzagako kaleak giro alaian eta hurbilean zeharkatzen ditu GURE! jaialdiaren barruan. Musikariak kaleetan zehar ibiltzen dira jotzen, eta jendeak pixkanaka-pixkanaka bat egiteko aukera du, haien erritmoei jarraituz. Modu honetan, musikak auzoko txoko guztietara iritsi nahi du, publikoa animatuz eta musikariak zein entzuleak elkartuz.


Kalejira buruhandiak
( Gautxoriak )

Lekua: kalean

Gautxoriak Erandioko erraldoi eta buruhandi tradizionalen konpartsa bat da, euskal kulturaren espresio eta giro biziaz betea, kaleetan musika, dantza eta kolorearekin ibiltzen dena. Kalejirak ikusle guztiak gonbidatzen ditu musikak eta erritmok betetako ibilbidean parte hartzera, eta giro ezin hobea sortzera.


Kanta gunea

Lekua: kalean

Erandioko kaleak musikaz beteko dute Kantagune izeneko ekintza honetan. Euskal abestiak kantatuko dira, parte-hartzaileek giroa alaituz eta publikoa ere abestera gonbidatuz. Zatoz kalean zehar doinuak entzutera eta euskal musikaz gozatzera!


Bertso poteoa

Lekua: kalean

Larunbat eguerdia girotzeko Erandiora datoz Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariak. Otsailaren 7an 14:00etan, Bodega Riojano tabernan hasita, bat-bateko bertsoak, musika eta giro paregabea eukiko ditugu bertso poteo honetan. Anima zaitezte!