
Aurpegi margozketa
Eguna: Otsailak 06 eta 07
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 17:00 / 20:00
Jolasgunearen barnean, Santurtzi LHFPko Karakterizazio eta Makillaje Profesionala ikasten ari diren ikasleen eskutik, haurrei aurpegia margotuko zaie, pertsonaia dibertigarriak, animaliak edo irudi fantasiosoak sortzeko.

Egur Jolasak
Eguna: Otsailak 06
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 17:00 / 20:00
Aurten ere egur jolasak izango dira GURE! Jaialdian.
Betiko jolasak, egurrezko jolasak… Trebetasuna, oreka eta punteria proban jartzeko jokoak egongo dira. Jolas hauekin, elkar laguntza, partekatzea eta elkarrekin jolasteko aukera izango duzue, disfrutatzeko helburuarekin antolatuta.

Puzgarriak
Eguna: Otsailak 07
Lekua: Jolasgunean
Ordua: 17:00 / 20:00
Puzgarriak haurrei eta familiei zuzendutako jarduera dira. Jolaserako eta dibertsiorako espazio segurua eskainiko dute, txikienek salto egin, mugitu eta jaialdia modu aktiboan bizitzeko. Jaialdian familientzako gune atsegina sortzeko helburua du jarduera honek.
